Profesionaltasun ziurtagiriak dokumentu ofizialak dira. SEPEk eta, gurean, Enplegu Sailek ematen dituzte.
Ziurtagiri hauen bitartez lanbide zehatz batean dauzkagun konpententzia teknikoak, hau da, daukagun kualifikazio profesionala egiazta dezakegu. Honela, honek balioko liguke, beste titulazio edo prestakuntza batzuekin bezala, ziurtagiri horrekin zerikusia daukaten lanpostuetara sartzeko.
Ikastaro bidez lor daitezke, baina profesionaltasun ziurtagiriak bereziki interesgarriak dira lan eskarmentuaz ere lor ditzakegulako. Hau da, lan esperientzia badaukagu, ziurtagiria akreditatu ahal dugu eta titulu bat lortu.
Artikulu honetan profesionaltasun ziurtagirien inguruko guztia azaldu dizuegu: zelan eskuratu, zeintzuk arlo eta maila dauden, zelan akreditatu gure lan eskarmentua, lanbide heziketarekin daukaten lotura, zer egin atzerrian ere baliagarriak izan daitezen…