Langile autonomoek, inoren konturako langileek bezala, aldi baterako ezintasun kasuetan baja hartzeko eskubidea daukate eta, hortaz, prestazioa jaso dezakete. Ikusiko duzuenez, babes mailari dagokionez, antzekotasun handiak daude, hala nola prestazioaren zenbatekoan edo bete beharreko baldintzetan. Hala ere, berezitasunak badira, jakina, erregimen ezberdin bi direnez gero.