Etxeko langileen gutxieneko eskubideak ezartzen dituen 189 Hitzarmenak berriro egin du salto komunikabide guztietara. Ministeriotik esaten digute baietz, orain egin egingo dutela, hitzarmena berretsi egingo dela. Eta zenbaitek jadanik ematen dute egintzat etxeko langileak langabezia prestazioa jasotzen hasiko direla laster batean.
Artikulu honetan, besteak beste, zera argitzen ahalegindu gara:
- zertan datzan Hitzarmen hau
- Estatuak zeintzuk puntu ez dituen betetzen
- ze momentutan dagoen afera (Gorteetako Mahaiak apirilaren 22an, azkenik, erabaki zuen tramitatzea),
- zer ekar dezakeen Hitzarmenaren berrespenak (ala ez)
- langabezia prestazioa ez dela aldarrikapen bakarra eta bide luzea dagoela oraindik etxeko langileen egoera gainontzeko langileen egoerarekin parekatzeko.