Bai, badakit gehienok esango duzuela badakizuela zer den Langileen Estatutua. Baina Bilintxek esango lukeen moduan… ja-jai!

Zenbat bider ez ote dugu mila buelta eman zalantza batekin gora eta behera, Urliari eta Sandiari galdezka? Eta, azken batez, Estatutuan kontsultaturik argitu genezakeen. Trankil, lagunok, ez naiz kaustiko jarriko. 😜

Estatutuan kontsulta dezakegula jakin arren, askotan ez dakigu testu luze horretan non bilatu behar dugun. Horretarako, artikulu guztiak zerrendatu ditugu, bakoitzaren lotura zuzenarekin.

Horretaz gain, nori aplikatzen zaion eta nori ez argitu dugu; Estatutuak eta hitzarmen kolektiboek betetzen duten tokia azaldu dugu, eta, jakina, gure lan eta bizi baldintzak hobetzeko, LABek Gasteiz eta Iruñeko Legebiltzarretan berriki aurkeztu duen Euskal Lan Kodeaz ere mintzatu gara.

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO