Pentsioen erreformak ekarri dituen aldaketekin jarraiki, gaur Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa dakarkizuegu.
Erreformaren inguruko artikuluan aurreratu genuenez, aurten aplikatzen hasi den aparteko kotizazio hau aldatu egin da.
Mekanismo honen funtsek beren horretan diraute: kotizazio hau jubilaziorako kotizatzen den erregimen eta kasu guztietan aplikatuko da; Gizarte Segurantzaren Funtsa elikatzeko kotizazioak izango dira; kotizazio hauek ez dira kontuan hartuko ezein prestaziotarako eta, horretaz gain, ezin izango dira ezein kasutan murriztu edo balizko hobarien artean sartu.
Bi izan dira aldaketa nagusiak: BEM mekanismoaren iraupena eta bilduko diren kotizazioak.
Izan ere, 2050era arte egongo da indarrean eta kotizazioaren ehunekoak progresiboki joango dira igotzen, %1,2ra arte (enpresak %1 eta langileek %0,2 ordainduko dute).