Urriaren 1etik aurrera lan egindako eguna kotizatutako eguntzat jotzen ari da, eragin guztietarako, baita jardunaldi partzialaz lan egin badugu ere.
Neurri honekin amaiera eman zaio, behingoz, partzialitate koefizienteari.
Koefiziente honek jardunaldi partzialaz aritzen ziren langileak zigortzen zituen, modu bitan, gainera:
- portzentaje murriztaile bat aplikatuta (hau epaitegiek 2019tik baliogabetua zuten)
- gabealdia kalkulatzeko (pentsioa edo prestazioa jasotzeko gutxienez kotizatu behar dugun denbora).
Eta, bide batez, ezin aipatu gabe utzi jardunaldi partziala daukaten langileen %70 baino gehiago emakumeak direla.
Honen inguruko informazio guztia gure artikuluan: aurrekari judizialak, azken aldaketaren nondik-norakoak, zeintzuk prestazio hartzen dituen barne, gabealdiaren inguruko azalpenakā¦