Gurasoek 8 asteko baimena har dezakete seme-alaben zaintzarako, umeak 8 urte bete artean, segidan edo zatika, jardunaldi osoz edo partzialaz. Baina, kontuz, baimen EZ ordaindua da.

ADI! Ez nahastu baimen hau eta jaiotzagatiko baimena (gurasotasun baimena, alegia). Azken hau berriki 16 astetik 19 astera luzatu da eta aste horietako bi umeak 8 urte bete arte har daitezke eta.

Gure artikuluan baimen hau goitik-behera azalduta daukazue:

  • Zertan datzan
  • Disfrutatzeko modua: dena segidan edo asteka, jardunaldi osoz edo partzialaz…
  • Aldez aurretik abisatu beharra
  • Kontratua eten arren, enpresak gugatik kotizatzen jarraitu behar duela
  • Baimenean ematen dugun denboran opor egunak sortzen ditugula
  • Enpresak ukatu ahal ote digun
  • Baimen honetara ekarri gintuen Europako Zuzentarauaren kalapita