Umeak 9 hilabete bete arte, egunean ordubete libre hartzeko eskubidea daukagu. Hau hiru modutan egin daiteke:

— Egunean ordubete libre hartu, segidan edo ordu erdiko tarte bitan.
— Jardunaldia murriztu: ordu erdiz sarreran edo irteeran
— Jardunaldi osoetan metatu

ADI! Sektore publikoko baldintzak hobeak dira: umeak 12 hilabete bete arte egin dezakegu eta, gainera, jardunaldia murriztea aukeratzen badugu, ordubetez egin ahal izango dugu.

Baimen hau ezin dute eskatu langabezian dauden langileek, ezta autonomoek ere. Arrazoia erraza da: lehen ikusi dugun jaiotzagatiko prestazioa Gizarte Segurantzak ordaintzen du, baina edoskitzeagatiko baimena enpresak hartzen du bere gain.