Langabezia kobratzen ari bazara (prestazioa edo subsidioa) eta lanean hasten bazara, posible da biak bateratzea. Kasu honetan, langabezia enplegua sustatzeko osagarri moduan jasoko zenuke.

Artikulu honetan azalduko dugu zer gertatzen den langabeziagatiko subsidioa jasotzen ari zarenean. Bestetik, prestazioa jasotzen ari bazara, beste artikulu honetan jakin beharreko guztia kontatu dizugu.

Enplegua sustatzeko osagarria, gehienez, 180 egunez jaso ahal duzu. Osagarri moduan jasotzen dituzun egunak subsidioaren iraupenetik deskontatuko dira. Gure artikuluan azaldurik daukazu, besteak beste, zelako aukerak dauden osagarria ez jasotzeko.