Hitzarmena zertan datzan azaldurik eta hitzarmenen zerrenda zein bilatzailea dauzkazuela, garrantzitsua da jakitea zer egin daitekeen okerreko hitzarmena aplikatzen badizute.
Beste sektore bateko edo beste eremu geografiko bateko hitzarmena aplikatzen badizute, seguruenena da dagozkizun baino baldintza txarragoetan egotea eta soldata baxuagoa jasotzea.
Zenbaitetan, enpresaren aldetik edozer entzutera hel gaitezke, adibidez: Enpresa honetan ez daukagu hitzarmenik, Langileen Estatutua aplikatzen dugu. Ez izan zalantzarik, nik, behintzat, izpirik ere ez daukat. Halako kasuak iruzur borobilak dira.
Bada, artikulu honetan azaldurik daukazue zer egin daitekeen horrelakoetan:


