Ikusi duzuenez, Bizilanen Langileen Estatutua etengabean aipatzen dugu. Izan ere, Estatutuak gutxienekoak ezartzen ditu, nahiz eta hitzarmenak hauetako batzuk hobetu ahal dituen.

Horrexegatik, Langileen Estatutua bera ekarri dizuet oraingo honetan: zer den, nori aplikatzen zaion, nori ez, hitzarmen kolektiboarekiko harremana…

Eta oso erabilgarria izan dakizuekeen zerbait: Estatutuko artikulu guztiak zerrendaturik, begirada soil batez jakin dezazuen kontsultatu nahi duzuen gaia non dagoen. Probaldiaz jakin nahi duzuela? bada, 14. artikulua! Aparteko orduez? 35. artikulua! Gurasoentzako baimenaz? 48-bis artikulua!

Baina, lagunok, ez ahaztu Euskal Herriko langileok Madrilen zein Parisen erabakitzen denaren menpe gaudela. Bada, gure artikuluan Lan Kode eta Gizarte Segurantzako lege propiorako egitasmoak ere aurkitu ahal izango dituzue.