Badakizuenez, alarguntza pentsioa ezkontideek zein izatezko bikotekideek eska dezakete. Baina, zer gertatzen da ezer sinatu ez denean?

Bere momentuan kontatu nizuenez, Auzitegi Gorenak, 2022an ezarri zuen derrigorra zela edo ezkontza agiria edo izatezko bikoteen erregistroaren dokumentua, elkarbizitza frogatzeko balizko beste bideak itxita.

Hau funtsean ez da aldatu, baina urriaren 21ean argitaratutako 31/2026 Lege-dekretuaren bitartez, salbuespen bat txertatu da: aukera egongo litzateke alarguntza pentsioa eskatzeko, baldin eta elkarren seme-alabarik balego.

Edozein kasutan, bi urteko elkarbizitza egiaztatu beharko litzateke. Horretarako, errolda atxiki beharko da.

ADI! Zure bikotekidea duela zenbait urte hil bazen, ez bazeneukaten ezer sinaturik eta, hortaz, orduan ezin izan bazenuen prestazioa eskatu, berriro egin zenezake eskaera eta araudi berriaz profitatu.

Dena ondo-ondo azalduta daukazue gure artikuluan: