Erresidentzia eta lan baimenen prozeduretan hainbat tasa ezberdin ordaindu behar izaten dira.

Tasa hauek urterik urte eguneratze dira. Gure artikulu berri honetan tasa ohikoenen prezio berriez gain, eskaera-orri ofizialak jaisteko loturak ere ekarri dizkizuegu.

Besteak beste, honako hauek azaltzen dira:

• Egonaldiak luzatzeko baimenak
• Erresidentzia eta lan baimenen tramitazioa
• Atzerritarrentzako nortasun txartelak ( TIE izenekoak)
• Beste dokumentu batzuk

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO

Atzerritarrentzako tasak 2021

2021/02/10

Egonaldiak luzatzeko baimenak
  • Iraupen laburreko egonaldiak:

Baimen honek aukera ematen du Espainiako Estatuan 90 egun pasatzeko. 90 egun hauek denak segidan edo tarteka izan daitezke, baina beti ere gehienez sei hilabeteko epean izan behar dira. Denbora hau behin pasaturik, beharrezkoa da erresidentzia baimena eskatzea edo egonaldia luzatzeko eskatzea.

Ikasketetarako egonaldiak: ikasketak edo praktika ez laboralak egiteko baimenak edo bisatuak, oro har, urtebete irauten du, egiten diren ikasketen arabera, urte biko iraupena izan dezakeen arren. Baimen hau ere luza daiteke, urterik urte.

Eskaera-orriaren EX00 eredu ofiziala (hemendik jaitsi ahal da zuzenean)

TASAK
⇒ Egonaldi laburraren luzapena, bisaturik gabe: 17,32€
Zenbateko hau oinarrizkoa da, baina egonaldia luzatzen den egun bakoitzagatik 1,06 euro gehiago ordaindu beharko dira. Hau da, demagun 10 egunez luzatu nahi duzula zure egonaldia, orotara, 27,92 euro ordaindu beharko zenuke (1,06€ x 10 egun = 10,60€ + 17,32 euroko tasa).
⇒ Egonaldi laburraren luzapena, bisatuarekin: 31,85€
⇒ Ikasketetarako egonaldien luzapena: 17,32€

Erresidentzia baimenen tramitazioa
  • Behin-behineko erresidentzia eta lan baimenak:

790 eredua 052 kodea (edo 052 tasa izenez deitu ohi dena). Aldi baterako erresidentzia eta lan baimenak dira; hortaz, berriztu behar dira.

EX03 eredua – behin-behineko erresidentzia eta lan baimena (inoren kontura)
Ex07 behin behineko erresidentzia eta lan baimena (norberaren kontura)

TASAK
⇒ Behin-behineko erresidentziarako hasierako baimena: 10,83 €
⇒ Behin-behineko erresidentziarako baimenaren berriztapena: 16,24 €

Izan kontuan baimen hauekin batera, nortasun txartela (TIE) ere atera behar dela (hatz markak ipini behar diren izapidea). Honengatik ere tasak ordaindu behar dira. Beherago dauzkazue.

Begirada bat bota ahal diozue erresidentzia baimenen artikuluari:

  • Irabazi asmorik gabeko behin-behineko erresidentzia baimena:

Ez da lan egiteko erresidentzia baimena, baizik eta Estatuan zure bitarteko ekonomikoz tarte batez bizitzeko baimena, horregatik, besteak beste, baliabide nahikoak eduki behar dira egonaldi osorako eta jaioterrira itzultzeko. Esan barik doa ez dela hau migratzaile ekonomikoen kasua izaten.

EX01 eredu ofiziala

TASAK
⇒ Behin-behineko erresidentziarako hasierako baimena: 10,83 €
⇒ Behin-behineko erresidentziarako baimenaren berriztapena: 16,24 €

  • Salbuespenezko zirkunstantziengatiko behin-behineko erresidentzia baimena.

Hau hainbat arrazoirengatik izan daiteke: errotzeagatik, nazioarteko babesagatik, arrazoi humanitarioengatik… Erresidentzia edo erresidentzia eta lan baimena izan daiteke; hau da, baimen hau emanez gero, lan egin zenezake.

Oro har, urtebete iraungo du baimen honek. Baita balizko luzapenek ere

EX10 eredu ofiziala  

TASA
⇒ Salbuespenezko zirkunstantziengatiko behin-behineko erresidentzia baimena, errotzeagatik, nazioarteko babesagatik, arrazoi humanitarioengatik, agintearekiko kolaborazioagatik… 37,90 €

Salbuespenezko zirkunstantziengatiko baimenarekin urtebetez Estatuan bizitzen egon ondoren, erresidentzia eta lan baimena eska liteke. Azken baimen honek urte bi iraungo lituzke

TASA
⇒ Behin-behineko erresidentziarako baimena, salbuespenezko zirkunstantziengatiko baimenaren aldaketagatik 16,24 €

  • Genero indarkeriaren eta salerosketa edo trataren biktima izan diren emakumeentzako erresidentzia eta lan baimenak.

Baimen honek estatuan bizitzeko eta lan egiteko aukera ematen du eta biktimari ez ezik, adin txikiko seme-alabentzat ere bada baliagarria.

EX10 eredu ofiziala

TASA
⇒ Genero indarkeriaren eta salerosketaren edo trataren biktimentzako erresidentzia eta lan baimenak 10,83 €

  • Senideak bateratzeko baimena.

Estatuan urtebete bizitzen eman ondoren, beste urtebetez egoteko baimena lortuz gero, senideak bateratzeko baimena ere eska liteke.

EX02 eredua

TASA
⇒ Bateratutako senideentzako baimena 16,24 €

Begirada bat bota ahal diozu “Familia bateratzeagatiko erresidentzia baimena” artikuluari:

  • Iraupen luzeko erresidentzia.

Baimen hau eskatzeko, aldez aurretik bost urtez bizitzen egon behar izan zara Estatuan

EX11 eredua

TASA
⇒ Iraupen luzeko erresidentzia eta Europako Batasuneko iraupen luzeko erresidentzia 21,65 €

Atzerritarrentzako nortasun txartelak (TIE izenekoak)

Sei hilabete baino denbora luzeagoz Estatuan bizitzeko bisatua edo baimena lortuz gero, txartel hau eskatu behar da. Izan kontuan, nortasun txartelaren iraupena erresidentzia baimenaren iraupenari lotuta dagoela eta, hortaz, erresidentzia baimenak berriztearekin batera, txartela ere berriztu behar dela.

EX17 eredua

TASAK
⇒ Lehenbiziko txartela (TIE) bada (behin-behineko egonaldirako, behin-behineko erresidentzia baimenarekin edo mugaz gaindiko langileen kasuetan): 15,92 €
⇒ Txartelaren (TIEren) berriztapena bada (behin-behineko egonaldirako, behin-behineko erresidentzia baimenarekin edo mugaz gaindiko langileen kasuetan): 19,11 €
⇒ Genero indarkeriaren edo trataren biktimen erresidentziarako txartela (TIE): 15,92 €
⇒ Iraupen luzeko erresidentzia edo EBeko iraupen luzeko erresidentziaren txartela (TIE): 21,65 €
⇒ Europako Batasuneko bizilagun moduan erregistratu izanaren ziurtagiria edo Europako Batasuneko herritarraren senidea izateagatiko erresidentzia txartela: 12,00 €

Beste dokumentu batzuk:

TASAK
⇒ Nortasun agiririk gabekoak inskribatzeko baimena: 21,65 €
⇒ Inskripzio zedula:  3,24 €
⇒ Errefuxiatuen nortasun agiria: 10,93 €
⇒ Apatriden nortasun agiria: 10,93 €
⇒ Babes subsidiarioko nortasun agiria: 10,93 €
⇒ Bidaia-titulua: 26,81 €
⇒ Genevako konbentzioaren bidaia-dokumentua: 26,81 €
⇒ Babes subsidiarioko bidaia-dokumentua: 26,81 €
⇒ Apatriden bidaia-dokumentua: 26,81 €
⇒ Itzulerarako baimena: 10,61 €
⇒ Sarrera edo egonaldirako salbuespenezko baimena: 17,32 €
⇒ Atzerritarren Nortasun Zenbakia ematea (NIE), interesdunak eskatuta:  9,74 €
⇒ Interesdunak eskatuta ematen diren egiaztagiri edo txostenak:  7,24 €
⇒ Gonbidapen karta emateko baimena: 74,31 €
⇒ Gonbidapen karta:  6,48 €
⇒ Gonbidapen kartarekin zerikusia daukan dokumentu bakoitzeko konpultsa eta banakapena:  1,08 €