Susmatzen baduzu enpresaren batek jokabide ilegalak dituela bere langileekiko, hau da, lan eskubideak urratzen dituela, Lan Ikuskaritzan salatu ahal duzu.
Ez da beharrezkoa hango langilea izatea, edozein herritarrek eman ahal dio -eman beharko lioke- administrazioari horren berri.
Artikulu honetan Lan Ikuskaritzaz jakin beharrekoak azaldu dizkizuegu:
- zer den Lan Ikuskaritza
- noiz hartzen duen esku
- enpresari aldez aurretik abisatzen ote zaion
- zer salatu ahal den
- salaketa guztiz konfidentziala dela
- …
Salaketak jartzeko moduak ere aurkituko dituzue: aurrez aurre, posta arruntaz eta online. Eta salaketa ahalik eta eraginkorrena izateko gako batzuk ere bai.
Hori bai, beti esaten dizuegun bezala, ezer baino lehen, hobe sindikatura jotzea, horixe baita biderik zuzenena egoera ondo aztertzeko eta hartu beharreko neurriak (baita salaketatik harago ere) erabakitzeko.

