ADI! Gizarte Segurantzak, irailetik aurrera, hainbat jakinarazpen paperean bidaltzeari utziko dio eta internet bitartez baino ez du egingo; hau da, Gizarte Segurantzak ez dizkigu gutun bitartez jakinaraziko eta egoitza elektronikoan kontsultatu beharko ditugu.

Gure artikuluan kontatu dizuegu zeintzuk komunikazio diren hauek, zenbateko epea daukagun begiratzeko eta, behar izanez gero, erantzuteko edo alegazioak egiteko eta, batez ere, ondo-ondo azaldu dizuegu zelan egin behar den komunikazio horiek kontsultatzeko, azalpen bideoa eta guzti.