Covid iraunkorra luzaroan iraun dezaketen birusaren sintomak dira. Ez da zerbait puntuala, gaixotasuna pasatu duen portzentaje altu batek pairatzen du.
Osasunaren Mundu Erakundeak patologia hau onartuta dauka; hala ere, Estatuan ez zaio oraindik onarpen formalik eman. Honela, kasu askotan, medikuak beste gaixotasun batengatik ematen digu baja. Eta, zenbaitetan, covid-19a pasatu izanaren konstantziarik ere ez dago, pertsona hauei ez zitzaielako bere momentuan PCRrik egin.
Hortaz, urtebetera heldu diren lehenbiziko bajak gertatzen ari dira honezkero. Gogoratu bajan urtebete ematen dugunean, Gizarte Segurantzaren Institutuak hartzen duela horren kargu eta, baliteke, “tribunal mediko” deitu ohi dena pasatu behar izatea.
Artikulu honetan (eta bertatik jaitsi ahal duzuen gidan) argi apur bat ematen ahalegindu gara: