Gutxieneko pentsioen zenbateko eguneratuak ekartzearekin batera, aprobetxatu dugu gutxiengoen osagarria (gaztelerazko complemento a mínimos) gainetik azaltzeko. Honen azalpen sakonago bat “egitekoen zerrendan” apuntatu dut honezkero, lagunok 😉.

Honetaz gain, pentsioa online eskatzeko moduak goitik behera xehaturik dauzkazue, ziurtagiri digitalik gabe egiteko aukera azaltzen duen bideo bat barne. Eta, besteak beste, eskaera-orria ere jaitsi ahal izango duzue, bertatik bertara ikusi ahal izateko zertan den.

Hitz bitan, alarguntza pentsioaren inguruan jakin beharreko guztia aurkituko duzue artikuluan: bete beharreko baldintzak, aldi baterako alarguntza prestazioa, bateragarritasunak eta bateraezintasunak, noiz jaso daitekeen oinarriaren %60 edo %70…