Hau erreformako neurri izarretako bat izan da, harik eta jende askok pentsatu aldi baterakotasunarekin amaituko dela. Gure artikuluan zer egin den -eta zer ez- aztertu eta, marketing atzean, gauzak berdin antzera uzteko txaplatak baino ez direla ondorioztatu dugu.
Aldi baterako kontratu mota bakoitza xehatu dugu:
• Obra eta zerbitzu kontratuen desagerpena
• Ekoizpenaren gorabeherengatiko aldi baterako kontratua
– Ezin aurreikus daitezkeen gorabeherak
– Aurreikus daitezkeen gorabeherak
• Aldi baterako ordezkapen kontratua
Eta, hamaika ikusteko jaioak garenez, jakin ezazue hemendik aurrera estatistiketan langile finko moduan zenbatuko gaituztela, nahiz eta aldian-aldian lan egin. Zelan? Aldizkako kontratu finkoekin! Aldi baterako kontratazioaren zaku berria!