2021eko abenduko lan erreformaren ostean, aldi baterako kontratuak erabiltzeko aukerak murriztu ziren. Lehen gehien erabiltzen zen aldi baterako kontratu mota (obra edo zerbitzu kontratua, alegia) desagertu egin zen eta modalitate bi baino ez ziren gelditu:

• Ekoizpenaren gorabeherengatiko behin-behineko kontratuak
• Ordezkapen kontratuak

Kontratu mota bi hauen ingurukoak kontatzeaz gain, ze nolako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea daukagun ere ekarri dizuegu:

  • Kontratuaren iraupena amaitzen denean (zenbat eta zein kasutan dagoen aitortuta)
  • Kaleratzerik izan bada (izan kaleratze objektiboa, izan diziplinazko kaleratzea)
  • Kaleratzea bidegabetzat jotzen bada

Eta kontratu amaierarekin loturik dauden eta beti gogoan izan behar ditugun beste kontu interesgarri batzuk ere aipatu ditugu, jakina!