Azken lan erreformak moldatu duen prestakuntza kontratu honekin gatoz gaurkoan. Izan ere, prestakuntza kontratu bi izango dira hemendik aurrera: alternantziako prestakuntza kontratua eta praktika profesionala lortzeko prestakuntza kontratua.

Gaur dakarguna bereziki gazteei zuzendutako kontratua bada ere, zenbait kasutan ez dauka adin mugarik. Eta aipamen berezia merezi du dibertsitate funtzionaldun langileei aplika dakiekeela edozein adinekin eta iraupen mugarik gabe. 😬

Artikuluan, zehaztapen guztiak emateaz gain, aurreko kontratuarekin erkatu ere egin dugu eta, ikusiko duzuenez, hobekuntza txikiren bat gorabehera, atzera pausoak ere izan dira. Gainera ez doa muinera: ez enpresen gaineko kontrolik, ez formatu behar omen dutenentzako formakuntzarik ere.

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO