Aurreko batean autonomoentzako amatasun prestazio eta hobarien nondik norakoak azaldu genizkizuen. Baina, lehengo egunean, bizilankide batek beste gai hau proposatu zigun: zer gertatzen ote den amatasun baja eta abarrekin jarduera amaieragatiko prestazioa (autonomoentzako “langabezia”) jasotzen ari bazara edota bajan egon bitartean jarduera amaitutzat eman behar baduzu, alegia.

Artikulu honetan ekarri dizuegu aldi baterako ezintasunagatiko baja (kasu honetan haurdunaldiak sorrarazitako osasun arazoengatik) edota amatasun baja hartu behar duzuenerako jakin beharreko guztia, baita jardunaldi amaieragatiko prestazioa jasotzen ari bazarete ere. Eta nori eskatu eta zelan eskatu ere azaldu dizuegu.

Eta gogoratu! Zuen interesekoa den gairen bat ez badugu oraindik webgunean landu, bizilan@lab.eus posta elektronikoan zuen proposamena helarazi ahal diguzue.

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO