Apirilaren 22an argitaratutako 15/2020 Dekretuaren bitartez, lokalen errenta ordaintzeko neurriak plazaratu ditu Madrilgo Gobernuak. Zorrak atzeratzeko aukera baino ez dela aurreratzen dizuegu.
Apirilaren 22an argitaratutako 15/2020 Dekretuaren bitartez, lokalen errenta ordaintzeko neurriak plazaratu ditu Madrilgo Gobernuak. Zorrak atzeratzeko aukera baino ez dela aurreratzen dizuegu.
2020/04/22
Madrilgo Gobernuak Dekretu berri baten bitartez, autonomoen lokalen alokairua ordaindu ahal izateko neurriak ezarri ditu: 15/2020 Dekretua, apirilaren 22ko BOEn argitaratua. Ohiko etxebizitzaren alokairua ordaindu ahal izateko neurrien ildotik dator hau ere. Hau da, autonomoei lege bitartez eskaintzen zaien bide bakarra ordainketen moratoria da.
Hainbat hilabetetako ordainketak atzeratzea ez da inolaz ere konponbidea negozioa itxi behar izan duten autonomoentzat edo apenas diru-sarrerarik ez daukatenentzat. Hainbat hilabetetan zorrak hazi eta pilatzen joateak ez du kolpea samurtuko, atzeratu baino. Hala ere, ez da proposatu beste neurririk. Berriro ere nahiago izan da errentetatik, hau da, inoren lanetik, bizi direnen diru-sarrerak bermatzea (baita jabe handienak,inbertsio funtsenak, bankuenak… ere), ekonomia erreala babestea baino.
Edozelan, hemen daukazue Dekretuan onartutakoa:
Gogora dezagun zeintzuk hartzen dituen Madrilgo Gobernuak “jabe handitzat”: 10 etxe edo lokal urbano baino gehiago edo eraikitako 1.500m² baino gehiago dituzten pertsona fisiko zein juridikoak.
Oso adierazgarria da erakunde publikoak ere puntu honetan sartzea, inolako ezberdintasunik egin barik. Hau da, administrazioak lokalen jabeak direnean ere, ez da zorra atzeratzea baino beste neurri posible batera behartzen, hala nola errenta jaistea edo barkatzea alarma egoerak dirauen bitartean.
— Moratoria bat eskatu ahal zaio arrendatzaileari eta arrendatzaileak onartu beharko du. Moratoria hau automatikoki aplikatuko da, beraz.
— Moratoriaren epealdia: alarma egoerak dirauen bitartean. Alarma egoera amaituta, moratoria luzatu ahal izango da, gehienez 4 hilabetez. Prorroga hau hilabetez hilabete eskatu beharko da.
— Ezin izango digute zehapen edo interesik ezarri.
— Atzeratu ditugun eta hortaz, zor ditugun kuotak urte biko epean ordaindu beharko ditugu, zatika. Urte bi hauek zenbatzen hasiko dira alarma egoeraren amaieratik aurrera edo lau hilabeteko prorrogatik aurrera.
— Kasu honetan ere atzerapena eska daiteke. Eskaera egiteko, hilabete daukagu dekretua indarrean hasi denetik, hau da, maiatzaren 22ra arte.
— Ez da aipatzen arrendatzailea onartzera behartuta dagoenik.
— Kasu honetan fidantza erabil daiteke zor dugun kuota osoa edo zati bat ordaintzeko. Hala ere, hau esatea ez da gauza handia, fidantza hori urtebeteko epean berriro jarri behar dugulako. Beraz, egoera berean egongo ginateke, zorra atzeratu beiano ez genuke egingo.
• Alarma egoera deklaratu zenean (martxoaren 14an) autonomo moduan afiliatuta egon izana.
• Alarma egoera deklaratu zenean (martxoaren 14an, alegia) jarduera bertan behera uztera behartuta egon bazinen, eska zenezake.
• Zure jarduera zuzenean eten ez bazen, moratoria eskatu aurreko hilabeteko fakturazioa %75 baxuagoa izan behar izan da. Zerekin konparatu behar da jaitsiera hau? Iazko hiruhilabete bereko batezbesteko fakturazioarekin.
• Arrendatzailearen aurrean egiaztatu behar da. Hau da, ez da adierazten dokumentazioa beste inon aurkeztu behar denik.
• Diru-sarreren jaitsiera: Erantzunkizunpeko adierazpen bat nahikoa izango da diru-sarreren jaitsiera egiaztatzeko. Bertan, gastu zein diru-sarreren kontabilitate datuetan oinarrituta, jaitsiera hori adierazi beharko duzu. Esan bezala, adierazpen hori da aurkeztu beharreko bakarra, baina arrendatzaileak edozein momentutan eskatu ahal dizu liburuak erakusteko.
• Jarduera bertan behera utzi izana: administrazioak emandako ziurtagiria.
Laburbilduz, esan genezake autonomoek lokalen errentarekin daukaten itzelezko arazoaren aurrean, Estatuak hartu duen neurri bakarra izan dela zorrak atzeratzeko aukera ematea edo, ahal den kasuetan, arrendatzailea eta arrendatua euren artean konpon daitezela, suertea izan dutenen kasuetan honezkero egin dena
Bidali bizilan@lab.eus posta elektronikora ze gai nahi duzun jorratzea; guk webgunean txertatuko dugu eta horren berri emango dizugu.