Irailaren 30ean argitaratutako dekretuak, ERTEen luzapenaz gain, autonomoek hemendik aurrera eska ditzaketen prestazioak ere ekarri zituen.
➡️ Jarduera amaieragatiko prestazio arrunta (jarduera guztiz utzi ez arren eska dezakegu, azken hiru hilabeteetan bezala)
➡️ Jarduera amaieragatiko aparteko prestazioa
– Urriaren 1etik aurrera, agintaritzak ezarritako osasun neurri berriak direla-eta, jarduera utzi edo negozioa itxi behar dutenentzat.
– Urriaren 1etik aurrera diru-sarreretan jaitsiera pairatzen dutenentzat.
➡️ Autonomo sasoilarientzako aparteko prestazioa
Artikulu berri honetan modalitate hauek guztiak zehaztapen handiz azaldu dizkizuegu. Espero dugu argigarria izatea!