2023ko apiriletik aurrera ez da beharrezkoa izango baja parteak enpresari ematea. Hau da, langileok ez dizkiogu enpresari ez baja, ez berrespen, ez alta parteak paperean aurkeztu beharko, administrazioak telematikoki eta zuzenean egingo du eta.
2023ko urtarrilean hainbat moldaketa egin dira, hilaren 5ean BOEn argitaratutako 1060/2022 Dekretuaren bitartez.
Gogoratu dugu zeintzuk diren baja motak, iraupenaren arabera, noizero joan behar garen berrespen parteen bila eta zer gertatzen den urtebete bajan eman ostean, bestek beste.
Gainera, baja, berrespen eta alta eredu berrituak ere ekarri dizkizuegu.