Erreparatu duzue nominan BEM (gazteleraz MEI) siglekin azaltzen den kontzeptuan?

Hau 2023an hasi zen indarrean eta bere helburua Gizarte Segurantzaren diru-sarrerak handitzea da pentsioen ordainketari aurre egiteko. Artikuluan azaltzen dugunez, PPren iraunkortasun faktorea ordezkatzera etorri zen (eta eskerrak, azken honek pentsioak urterik urte erruz jaisteko helburua zeukan eta).

Aurten langileoi %0,15 eta enpresei %0,75 ordaintzea dagokigu.

Eta, jakina, artikuluan kasu zehatzak ere aurkituko dituzue: etxeko langileak, autonomoak, langabetuak, jubilatuak…