Kontsumitzaile zaurgarrien kategoria berri bat sortu da edo, bestela esanda, bono soziala covid-19aren eragin ekonomikoa pairatu duten langileei zabaldu zaie.
Bete beharreko baldintza ekonomikoak antzekoak dira, baina badira ezberdintasun nagusi bi:
– Azken hilabeteko diru-sarrerak baino ez dira kontuan hartuko eta ez urte osokoak. Hauen berri emateko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea nahikoa izango da.
– Diru-sarreren jaitsieraren arrazoia honako hau izan behar da: titularra edo familia unitateko kideren bat langabezian edo ERTEan dagoela; zaintza betebeharrengatik jardunaldia murriztu duela; autonomoa izanez gero, diru-sarreren galera esanguratsua izan duela…
‼️ AUTONOMOAK: alarma egoera zela eta, martxan jarri zen neurria ordezkatu du honek.