Nafarroako Administrazioko langileek baimen ordaindua eskatzeko aukera daukate zaintza betebehar hauei aurre egin ahal izateko.

Eginbehar saihestezinerako baimena izango litzateke hau eta maiatzean ezarri zen. Orduan, LABek proposatutako puntu gehienak onartu eta, beste neurri batzuen artean, baimen hau ere adostu zen.

Irailera arte egon da indarrean eta, orain, urriaren 6tik ikasturtea amaitu arte luzatu da. Gainera, ikastetxeetako langileei ere luzatu zaie.

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO

Edozelan, Nafarroako Gobernuak esplizituki onartu duen bakarra izan arren, honek ez du esan nahi berez langile guztiok, sektore publiko zein pribatukook, onartuta daukagun eskubide hau erabili ezin dugunik. Honen ingurukoak eta eskaera eredu bat hemen:

👉🏼 Koronabirusa. Informazio eta gomendioak alarma egoerarako