Gutxienez %45 edo %65eko desgaitasun graduak dauzkaten langileek euren jubilazio adina aurrera dezakete, pentsioaren zenbatekoa kaltetu barik.
Desgaitasunak dauzkaten langileentzat lan jardunak, berez, neke eta esfortzu handiagoak dakartza, baina, honetaz gain, hainbat desgaitasunek bizi itxaropena laburtu ere egin dezakete. Hori dela eta, justua da langile hauek aukera izatea lehenago jubilatzeko, desgaitasunik ez daukatenek baino. Beste kontu bat da legea, dagoen moduan, nahikoa ote den eta behar den bezala ematen ote dien erantzuna kolektibo honen premiei.
Bere momentuan argitaratu ziren arauez gain, iaz INSSek argitaratu zuen irizpide berria ere topa dezakezue: