jardunaldi partzialak

Lortu egin dugu! Pentsio horiek berrikusi behar dira, baita 2019 baino lehenagokoak ere!

Bizilanen bere momentuan kontatu genizuenez, Europako Justizia Auzitegiak eta Auzitegi Konstituzionalak ebatzia zuten jardunaldi partzialetako kotizazioen zenbakerak emakumeak diskriminatzen zituela.

Hala ere, Gizarte Segurantzak erabaki zuen kalkulu berriak handik aurrerako pentsioekin baino ez zituela egingo eta jadanik pentsioa jasotzen ari zirenei ez zietela berrikusiko.

Ez genuen onartu. Hainbat erreklamazio egin genituen (Estatu osoan erregistratutako erreklamazio bakarrak LABek bultzatutakoak izan dira) eta, azkenik, lortu egin dugu: Euskadiko Auzitegi Gorenak arrazoia eman digu.

2019ko abuztua baino lehen jubilatutako edonork, partzialitate koefizienteak pentsioa kaltetu badio, aukera dauka epaitegietan eta Gizarte Segurantzan bere pentsioa berrikusteko.

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO