Iaz Enpleguan Emakume eta Gizonen Trataera eta Aukera Berdintasuna Bermatzeko Premiazko Neurrien 6/2019 Dekretua argitaratu zen. Testu honek hainbat aldaketa ekarri zituen. Hala ere, aldaketa hauek oraindik garatuko zituen araudiaren faltan zeuden.
Urriaren 14an BOEn argitaratu den 902/2020 Dekretuaren bitartez, emakume eta gizonen soldata berdintasunari dagozkionak arautu nahi izan dira. Dekretu honek hainbat bitarteko ezarri ditu enpresetako soldata arrakala identifikatu ahal izateko eta horretan bat etor gintezke; hala ere, ez du neurririk bat ere ez ematen arrakala honekin amaitu ahal izateko. Hau da, diagnostikoa egin ahal izateko irizpideetatik harago, ez du neurri zehatzik ezarri arrakalari aurre egin ahal izateko. Hortaz, arauaren garapen hau erdibidean gelditzen dela esan genezake.
Edozelan, artikulu berri honetan, dekretua azaldurik daukazue: irizpideak, soldata erregistroa, soldata ikuskaritza, negoziazio kolektiboa…
Eta, horretaz gain, soldata arrakalaren inguruko irakurketa ere aurkitu ahal izango duzue, kantitate hutsetik harago, arazo politiko hau ondo ulertzeko.