Langabeziagatiko subsidioak erreformatzearekin batera, enplegua sustatzeko osagarri hau ere martxan jarri da.
Honen bitartez, inoren kontura lan egin dezakezu (jardunaldi osoz edo partzialaz) eta, aldi berean, langabezia jaso, izan subsidioa, izan prestazioa. Hala ere, hau momentu ezberdinetan hasi(ko) da aplikatzen:
— 2024ko azaroaren 1etik aurrera langabeziagatiko subsidioa jasotzen denean
— 2025eko apirilaren 1etik aurrera, langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzen denean
Gure artikulu honetan enplegua langabeziagatiko subsidioren batekin bateratzen dugun kasuetan zentratu gara.
Denetarik aurkituko duzue: ze egoeratan jaso daitekeen, zenbat jasotzen den, eskatu behar den edo ofizioz aplikatzen den, zenbat irauten duen…