Ezintasun iraunkorren mailetako bat da hau. Ezintasun hau erabatekoa da zure ohiko lanbiderako, baina ez lan egiteko. Esan nahi baita, momentura arte zure jarduna izan den horretan ezin zara aritu, baina bai beste batzuetan. Lan egitea guztiz galarazten duten ezintasunak ezintasun absolutua eta baliaezintasun handia dira.
Hauexek dira, laburbildurik, erabateko ezintasun iraunkorraren gako nagusiak:
- Langilea bere ohiko lanbiderako ezinduta badago ere, ez dago guztiz ezinduta lan egiteko. Hau da, beste lan batzuetan aritu zaitezke eta, gainera, soldata edo langabezia-prestazioa pentsio honekin bateragarriak izan daitezke.
- Garrantzitsua da zehaztea zer hartzen den ohiko lanbidetzat. Era berean, ondo zehaztu beharko da noiz hasi den ezintasun iraunkorraren egoera (hau da, noiz izan den gertaera eragilea edo gaztelerazko “hecho causante”)
- Erabateko ezintasun iraunkorragatik pentsioa jaso dezakezu. 55 urte edo gehiago badauzkazu, pentsioaren zenbatekoa %20 igo daiteke (erabateko ezintasun iraunkor kualifikatua). Ordainketa bakar batean ere eska daiteke, zeure kabuz lan egiten hasi nahi baduzu.