Gurean bizi diren lagun migranteen egoera administratiboa erregularizatzeko aparteko prozedura da.
Baldintzak betetzen badira eta, hortaz, eskaera onartu eta baiezkoa ematen bazaio, erresidentzia baimena jasoko da. Baimen honek urtebete iraungo du eta lan egitea ahalbidetuko du.
Eskaerak 2026ko ekainaren 30era arte egin daitezke.
Betiko moduan, edonon aurkitu ahal duzuen informaziotik harago, kontu erabilgarriak eta lotura zuzenak ere aurkituko dituzue, hala nola…
Eskaera-orri ofizialak (jaisteko moduan), bai asilo eskatzaileentzat, bai egoera irregularrean daudenentzat.
Bestelako inprimaki eta txosten ofizial batzuk, hala nola zaurgarritasun txostena
Eskaera online egiteko eskuliburuak (Mercurio plataforma erabiltzeko) eta sarbide zuzenak
Eskaera aurrez aurre egiteko zeintzuk bulego jarri diren martxan (Gizarte Segurantzakoak zein Posta zerbitzukoak), lau herrialdeetan, helbide eta guzti.
Prozedurari dagokion tasa online ordaindu ahal izateko helbidea, hilabetera atera behar den TIEren ingurukoak, urtebetera egin behar den baimen aldaketa…
