Langileok (edozein erregimenetan) eskubidea daukagu honelako kasuetan gure jardunaldia murrizteko eta, diru galera ekiditeko, prestazio bat eskatzeko.

Gai berria ez den arren, legedia berritu egin da (957/2026 Dekretuaz) eta hainbat argipen eta aldaketa izan dira. Orain, besteak beste…

– Semeak edo alabak 26 urte bete ostean ere jaso genezake
– Guraso biek aldi berean eskatzeko aukera dago
– Ospitaleratzearekin parekatzen diren etxeko zaintzak argitu dira
– Eskolara itzultzeak ez dakarrela prestazioa etetea argitu da
– Gaixotasun zerrenda berriztu da

– …

Eta, jakina, berritasun hauetaz gain, gure artikuluan prestazio honetaz jakin beharreko guztia txukun-txukun azaldu dizuet: zein izan behar den murrizketa portzentajea, zenbat diru kobratzen den, zelan egin behar den eskaera…