Aurrekoan EAEko diru-sarrerak bermatzeko errenta ekarri genizuen bezala, oraingo honetan Nafarroako errenta bermatuaren inguruko artikulua guztiz eguneraturik dakarkizuegu.

Badakizuenez, prestazio osagarria da. Hortaz, eska daiteke batere diru-sarrerarik ez daukazunean, baina baita zure diru-sarrerak baxuak direnean ere.

Informazio askoz gehiago aurkitu ahal izango duzue orain:

  • 2023rako zenbateko berriak (%8.8ko igoera izan dute eta)
  • Bete beharreko baldintzak. Adi! Estatuko bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren laguntza eskatu behar da derrigor errenta bermatua eskatu baino lehenago.
  • Zer jotzen den familia unitatetzat eta familia nukleotzat
  • Errenta emango diguten ebazteko, kontuan hartzen diren diru-sarrerak eta ondasunak (eta kalkuluan sartzen ez direnak)
  • Atxiki behar den dokumentazioa
  • Eskaerak egiteko tokia eta modua