Ba al dakizue zenbat urterekin erretiratu ahal garen 2024an? Eta zenbat urte izan behar ditugun kotizaturik %100arekin egiteko?
Seguruenik entzun duzue PSOEren azken erreformak oinarri arautzailea kalkulatzeko epealdia 27 urtera luzatu duela, baina jakin nahi duzue ondo zelan funtzionatuko duen honek?
Horretaz gain, pentsioak zelan kalkulatzen diren azaltzen ahalegindu gara (oinarri arautzailea, zatitzailea, aplikatzen diren koefizienteak…), behintzat ezagutzeko zer ezkutatzen den egiten diren kalkuluen atzean.
Baina kontu eta eragiketa samurrak ez direnez, PENTSIOA KALKULATZEKO SIMULATZAILE BAT ere ekarri dizuegu.