Atzerritarren Legearen Arautegi berriak hainbat puntutan aldatu du baimen mota hau. Aldaketarik nagusienak honako bi hauek dira:

  • Lehen, baimena eskatu baino lehen, hiru urtez egon behar zen Estatuan bizitzen. Orain, urte bi egiaztatu behar dira
  • Lehen, baimena eskatu ahal izateko, lan kontratua behar zen. Orain, ez da beharrezkoa, nahiz eta baliabide ekonomikoak egiaztatu behar diren

Bete beharreko baldintzak, aipatutako baliabide ekonomiko horien inguruko guztiak, eskatu ohi den integrazio txostenaren nondik-norakoak, atxiki behar den dokumentazioa, izapideak non egin behar diren, tasak… betiko moduan, dena ondo-ondo azaltzen ahalegindu gara, zalantza guztiak uxa ditzazuen. Ea lortu dugun…