Uztailean, abuztuan eta irailean ERTEan egon diren langileek jaso duten prestazioa osazeko laguntza da.
Eskaera epea: azaroaren 4tik 20ra arte. Beraz, gaurtik eska daiteke.
Prestazio hau jasotzeko, iazko zure diru-sarrerak, gehienez, 20.000 euro izan behar izan dira (batetik, zure kotizazio oinarria, gehienez, 20.000 eurokoa izan behar izan da eta, bestetik, PFEZ aitorpenean, gehienez, 20.000 euro aitortu behar izan dituzu).
Zenbatekoak:
• 150 euro hilean, jardunaldi erdiz edo gehiagoz lan egiten baduzu.
• 100 euro hilean, jardunadi erdi baino gutxiagoz aritzen bazara.
Zenbateko hauen proportzioa jasoko genuke, ERTEan emandako egun kopuruaren eta jardunaldiaren arabera.
Laguntza berri honen inguruko guztiak, izapideak telematikoki egiteko azalpenak eta dokumentazioa internetez lortzeko moduak gure artikulu berrian topatuko dituzu: