Espainiar nazionalitatea badaukazu eta beste herrialde batera lan egitera joan behar izan bazara, itzulitako migranteentzako diru laguntzak jaso ahal izango dituzu.

IPREM indizearen igoerak hainbat diru-laguntzari eragin die. Hauen artean, langabezia subsidioak daude. Kasu honetan IPREMaren %80 jasotzen denez, 2023rako zenbatekoa 480 eurotan dago.

6 hilabetez jasotzen da, baina birritan berrizta dezakezu. Hau da, guztira 18 hilabete: 6+6+6

Informazio guztia gure artikuluan:

Adi! Subsidio hau Schengen eremutik kanpoko herrialdeetan lan egin duen jendeari begirakoa da (Europatik kanpo, oro har). Schengen eremuan, Australian edo Suitzan egon bazara, ez dagokizu subsidio hau eta langabezia prestazioa eska zenezake (Espainiako Estatuak hitzarmen bereziak sinatuta dauzka). Zure kasua hau balitz, kontsultatu beste artikulu hau: