Gaixotasun profesionala lan baldintza desegokiek sorrarazten duten osasun kaltea da. Hala ere, patologia zehatz baten sorburua profesionaltzat jotzeko, gertaera bi suertatu behar dira ezinbestez:

– gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren jardueren ondorioa izan behar da
– gaixotasun profesionalen koadroan zehazten diren elementu edo substantzien eraginaz suertatu behar da

Gure artikuluan gai honen inguruko punturik garrantzitsuenak azaldu dizkizuegu: ditxosozko koadroaren nondik-norakoak, gaixotasun profesional ohikoenak, mutualitateen jokabidea, azterketa mediko derrigorrak, lanpostu aldaketa, prestazioak…

A! eta, horretaz gain, Gaixotasun Profesionalak Baloratzeko Laguntza Gida ere jaitsi ahal izango duzue. Gizarte Segurantzaren gida honetan legez aitortutako gaixotasun profesional guztien fitxak aurkituko dituzue.