Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2019tik Gaztelagun programa martxan dago.
Ikusiko duzuenez, kasu honetan alokairua ordaintzeko laguntza da (beraz, hipotekak kanpo geratzen dira), baina Emantzipa laguntza berria baino denbora luzeagoz jaso daiteke: 18 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta (hau da, baldintzak betetzen badira, 36 urte bete arte jaso daiteke).
Gaztelagun programarekin, errentaren %60 jasoko genuke, 300 euroko mugarekin.
Baina, adi! hainbat baldintza bete behar dira, hauen artean, alokairuaren gehienezko prezioa, adibidez.