Badakizuenez, kotizazio oinarriak mugatuta daude, goitik eta behetik. Hau da, gutxieneko eta gehienezko kotizazio oinarriak daude eta hauek urtero ezartzen dira legez kategoria profesional ezberdinetarako.
Gehienezko kotizazio oinarria egoteak esan nahi du ez dela muga horretatik gora kotizatzen, nahiz eta soldata altuagoa izan.
Luze hitz egin da kotizazio oinarriak “destopatzeaz”. Hala ere, azken pentsio erreforman ez da halako neurririk hartu, zenbait aldaketa egin diren arren:
- Gehienezko oinarrien urtez urteko igoera legez ezarri da
- 1,2 puntuko igoera gehigarri bat ezarri da. hau 2024tik 2050era arte aplikatuko da.
- Elkartasun kuota: gehienezko kotizazio oinarritik gora dauden diru-sarrerei kotizazio gehigarria aplikatuko zaie progresiboki 2045. urtera arte.
Hau guztia gure artikuluan azalduta daukazue: