Pasa den astean azkenik argitaratu zen BOEn gutxieneko soldataren igoera. Urtero egiten dugun bezala, gure artikulua datu berriekin eguneratu dugu.
Lanbidearteko gutxieneko soldata langile orok jaso behar duen gutxieneko ordainketa da. Baina, lagunok, gauzak ez dira sekula eman bezain errazak eta, badakizue, begiak, zenbat eta gehiago ikusi, orduan eta gehiago nahi. Ba bai, lanbidearteko gutxieneko soldataz ere badira hainbat zalantza: adibidez, soldata zati bat espezietan jasotzen bada, gutxieneko soldatatik deskontatu ahal dute? Oinarrizko soldata ez bada gutxienekora heltzen, baina osagarriak edo plusak gehituta, bai, zer gertatzen da? Eta epaitegietako enbargoekin?
Eta gauzatxo gehiago: gutxieneko soldataren azken urteotako bilakaera, Europako herrialdeekiko konparaketa, jardunaldi partzialak…