2026rako lanbidearteko gutxieneko soldata atzo, otsailaren 19an, argitaratu zen BOEn. Bada, badaukazue gure webgunean dena eguneraturik.

Horra hor 2026rako balioak:

Egunean: 40,70€
Hilean: 1.221€, 14 ordainsaritan / 1.424,50€, 12 ordainsaritan
Urtean: 17.094€
Etxeko langileak: 9,55 euro orduko (orduka lan eginez gero)
Aldi baterako eta sasoikako langileak: 57,82 euro eguneko

Eta, honetaz gain…

  • jardunaldi partzialen taulatxo bat
  • zer gertatzen den osagarriekin (gutxieneko soldata eta oinarrizko soldata)
  • ordainketak espezietan
  • enbargoak
  • FOGASA
  • etxeko langileak
  • lanbidearteko gutxieneko soldata propioa: 1.500€ (gogoratu, martxoaren 17an GREBA OROKORRA!)