Langabezia prestazioa kobratzen egon bazara eta hau agortu baduzu eta familia erantzukizunak badauzkazu, langabezia subsidio hau eska zenezake.

IPREM indizearen igoerak hainbat diru-laguntzari eragin die. Hauen artean, langabezia subsidioak daude. Kasu honetan IPREMaren %80 jasotzen denez, 2023rako zenbatekoa 480 eurotan dago.

Hala ere, 2012ko lan erreformari “esker”, lehen prestazioaren kopurua osorik kobratzen bazen ere, orain jardunaldi partzialaz lan egin baduzu, subsidioa ere partziala izango da.

Oro har 18 hilabetez jasotzen da. Baina kontuz, eskaera berriztatu behar duzu sei hilabetero. Hau da, 6 + 6 + 6 izango litzateke. Edozelan, kasuan kasu, 30 hilabetera hel liteke.

Informazio guztia gure artikuluan: