Lan harremana amaitzen denean (arrazoia edozein dela ere), enpresak langileari zenbait kantitate zor dizkio.
Orduan, enpresak proposamen bat egin behar du idatziz eta bertan azaldu zeintzuk diren ordaintzeko falta dituen kantitateak. Horixe da finikitoa edo kitatze-agiria: langilearekiko zorrak kitatzeko dokumentua, hain zuzen.
Gure artikuluan hainbat azalpen eta gomendio aurkituko dituzue: zer azaldu behar den kitatze-agirian; zer egin sinatzeko orduan; finikitoa ordaintzeko momentua eta moduak; zer egin finikitoa jasotzen ez badugu edo ados ez bagaudeā¦