Langabezia prestazioa eskatzeko besteko kotizaziorik ez badaukazu, subsidioa eska dezakezu. Hala ere, honetarako ere gutxieneko kotizazio batzuk beharko dituzu:

– hiru hilabete kotizaturik, familia ardurak baldin badauzkazu
– sei hilabete kotizaturik, familia ardurarik ez badaukazu

IPREM indizearen igoerak hainbat diru-laguntzari eragin die. Hauen artean, langabezia subsidioak daude. Kasu honetan IPREMaren %80 jasotzen denez, 2023rako zenbatekoa 480 eurotan dago.

Langabezia prestazioarekin gertatzen den bezala, lan egindako egunak kotizatutako eguntzat hartzen dira, jardunaldi osoz ez izan arren. Hala ere, 2012ko lan erreformari “esker”, lehen prestazioaren kopurua osorik kobratzen bazen ere, orain jardunaldi partzialaz lan egin baduzu, subsidioa ere partziala izango da.

Informazio guztia gure artikuluan: