Denok ondo dakigunez, halako adinarekin oso zaila izaten da beste lan bat lortzea. Hori dela eta, enplegu berri bat topatu ezean, subsidio hau erretiro adina heldu arte jaso daiteke.

Honetaz gain, subsidio honek erretirorako kotizatzen du. Baina, ADI! eskatu ahal izateko, ezinbestekoa da pentsio kontributiborako behar beste kotizatu izana (15 urte).

Jakin beharreko guztia azalduta daukazue: ze egoeratan eskatu ahal den, aldez aurretiko kotizazioak, diru-sarreren gabezia, diru-sarreren aitorpena, jasotzen den zenbatekoa, eskaera…

Eta, Bizilankide batek gure telegram kanalean egin zuen ekarpena gogoan, argitu dizuegu ea, subsidioa jaso bitartean, aldez aurretik erretiratu ahal garen.