Hemen dakarkizuegun gida Idazkaritza Antirrazistak osatu du. Funtsezko informazio laborala, oharrak eta gomendioak ematen ditu hainbat gairen inguruan: lan kontratua, lan elkarrizketa, soldata, jardunaldia, kaleratzeak…
Arrazakeria dago Euskal Herrian eta arlo guztietan nabari da: erakundeetan, kaleetan, enpleguan… Langile gisa engainatuak ez izateko, garrantzitsua da, lehenengo eta behin, eskubidedun subjektuak garela jakitea eta eskubide horiek zeintzuk diren ondo ezagutzea.
Gida hau langile migratuentzako tresna erabilgarria izatea nahi dugu. Horixe da bere funtsa eta helburua. Baina, ez pentsa, hemen azaltzen dena denontzat da probetxugarria eta jakin beharrekoa. Beraz, bota begiradatxo bat eta zabaldu zuen inguruan!