Sektore pribatuko nahitaezko eszedentzia kargu publiko edo sindikalak betetzeko erabiltzen bada ere, funtzionarioen nahitaezko eszedentzia figura ezberdina da.
Eszedentzia hau ez du langileak eskatzen; Administrazioa da langileari, hainbat arrazoirengatik, ezartzen diona. Arrazoi eta kasu hauek, gainera, ez dira berberak administrazio guztietan eta aldeak badaude Estatuko, EAEko edo Nafarroako administrazioen artean.